Eskola hodeian

2

Izenburua: Eskola hodeian
Idazlea: Nerea Arrien
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2018

Badago aterik gabeko eskola bat.
Ospitaletik, Trump dorretik edo merkatu txiki batetik, edonondik, sartu zaitezke bertara. Irudizko hizkuntzan idazten dira testuliburuak; hieroglifikoen misterio zaharrez edo emotikono modernoz. Hantxe matrikulatu dira  Kleo, Kevin edo beti hodeietan dagoen Lur. Eta baita maitasuna, pasioa eta misterioa.
Non dagoen leku berezi hori?
Hodeian. Eskola hori hodeian dago.

Subscribe
Notify of
guest
2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Argiseme

Liburu ederra. Oso kreatiboa. Lehenego orritik amaiera eramaten zaituena. Nerea Arrien idazleak gai modernoak jorratzen ditu (bulling-a, Cloud…) Zer gehiago eska diezaioke idazle berri eta moderno bati? Nik neuk ume bati aholkatu nituzke liburu bat da.

11 urteko ume batek hori eta gehiago amestu eta pentsatu behar du, beraz bere diskurtsoa hain findua eta egitaratua izatea, hori da berez liburu honek erakusten duena…Cloud mundutik at amesteko mundua dagoela. Idazlearen alde pedagogikoa eta hezkuntza arloan dabilela adierazle bat.

Donostia 47.3

Hodei hitzak hiru adiera ditu liburu honetan. Toki fisiko bat da batetik: hodeietan daude nolabait Eiffel dorrea, Trump presidentearen dorrea, Himalaiako xerpak… Fisikoki toki jakin batean egon arren burua beste nonbait duzunean, hori ere bada beste hodei mota bat. Eta hodeia da, baita ere, informatikari lotutako kontzeptu bat. Sartzen zara interneten eta hodeian gordetzen dituzu zure artxiboak, hodeiak eskaintzen dizkizu ikasteko hainbat baliabide… Hori ere bada hodeia. Eta azken hodei horretan ezagutuko du Lur 11 urteko mutikoak adin bertsuko neska bat, Egiptokoa, eta halako miresmen bat sentituko du neskarekiko, halako enpatia bat. Neskak gaixotasun bat du burusoiltzen duena. Bien artean sortzen den online eta ofline harremanak gaina hartzen dio hodeiko hirugarren protagonistari. Hodei hau, bestalde, eskola ere bada. Eta hodei horretako partaide izatera animatzen dute Lur bere gurasoek, esanez bezala hezkuntza-sistemak baliatu beharko lituzkeela IKTak eta antzekoak. Hezkuntzaren beste osagai bat gurasoak dira; liburu honetan Lur bakean uzten ez duten erle eta helikopetero amorragarri gisa ageri dira batzuetan.

Narrazioa, gehienbat, kontatua dago lehen pertsonan, Lur mutikoaren ahotik. Eta hor zartatzen zait istorioa. Narrazioak egitura sendo samarra du; eta Nerea Arrien idazlea 1976an jaioa da; ez da 11 urteko mutiko bat. Normalean literatura-testuak idazlearen eta argitaletxeko editorearen arteko lan-elkarrizketen ondorio izaten dira. Editoreak orraztu egiten du testua, proposamenak egin hau kentzeko eta bestea eransteko. Eta hainbat bileren eta e-postaren ondoren azken bertsioa eskaintzen zaio irakurleari. Bada azken bertsio hori ia guztia aurkeztua dago 11 urteko mutiko baten baitatik aterata egongo balitz bezala. Esan dut, lehen pertsonan dago idatzia testua. Mutiltxoaren ahotik irteten dira esaldi indartsuak; amets handiak izan nahi dituenak lur hartzen jakin behar du; arrazoia zuen amak: ametsen eta pasioen bonboi-kaxa ahitu ezina da. Edo ba omen dago grabitatearen indarra baino indartsuago den zerbait, amets egitea. Barkatu esatea, baina 11 urteko mutiko lurtar batek ez dauka bere diskurtsoa hain ondo egituratua edo findua, hodeiko eskolak eskola edo hodeiko fantasiak fantasia.