Atzerrian

2

Izenburua: Atzerrian
Idazlea: Nerea Balda
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2019

Protagonistak, Londonen bizi den emakume euskaldun gazteak, bizitza eman du itzultzaile-interpretea izateko asmoz gogor lanean, baina helburua lortutakoan, hutsik, ilusiorik gabe, bizi larriminak harrapatu du. Krisialditik atera nahian, obsesio bilakatuko zaion bide okerra hartu du, ordea.

Hainbat ahots narratiboren bitartez eraikitzen den eleberri hau ilusioez, distantziaren gazi-gozoez, adierazi ezinaz eta adiskidetasunaz mintzo zaigu.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Liburu interesgarria Nerea Baldaren lehenengo liburua. Londresen bizi den eta interprete gisa lan egiten duen neska euskaldun bat da protagonista. Bere lanean eta, batez ere, bere bizitzan gertatzen zaiona da liburuaren argumentua. Ez da galtzen interesa liburua amaitu arte eta hori bada oso alde ona.
Azkar eta erraz irakurtzen da, eleberri laburra baita, eta euskara polita erabiltzen du. Halaber, beste hizkuntza batzuen hitzak (gaztelaniazkorik ez) ere agertzen dira, protagonista hitzen bildumagilea delako.
Beraz, gomendagarria da liburu hau eta bigarren liburuaren zain geratu beharko dugu jakiteko nolakoa izango den Nerea Baldaren literatur-ibilbidea.

Gasteiz 9.5

“Liburu hau gustura irakurri dut” idazten duen moduan Nerea Baldak 56.58. eta 66. orrialdeetan.

Lehenik eta behin gaiak atsegin izan ditut: hizkuntzak, atzerriko bizitza, irakurle klubak, bizitzaren zentzua, bakardadea, amodioa eta desamodioa. Bigarrenik, hiztegiari dagokionez, nahiz eta abesgarria izan ez da zaila, aise ulertzen dela eta.

Egileak Euskal filologia egin duela nabaritzen da, hitzekin jokatzen duelako asko. Idatzi zuen arren:”Arauek jokoa zaildu ahalak hitzak lortzea ia ezinezkoa izan zitzaidanean, jolasteari utzi nion”, liburua hitzen jokoz beteta dago.

Pertsonaia nagusia atzerrian bizi da, Londonen hain zuzen ere. Hori dela eta nola sentitzen den oso ondo idatzita dago, batez ere bere bakartzearen sentimendua.

18. orrialdean Euskarari buruzko esaldi hau izkiriatzen du Irurtzungo idazleak .”Hizkuntza zaharra eta literatura berria”. Ez nator bat horrekin.Bai, euskara oso antzinako hizkuntza da, baina haren literatura ez da berria. XVI. mendean Joan Perez Lazarragaren eta Bernat Etxepareren liburuak agertu ziren.

Laburbilduz, eleberri hau on-ona da, très bon, very good.

P.S: Akats txiki bat aurkitu dut 39.orrialdean. Troubaille=discovery aurkikuntza. Hala eta guztiz ere, hori ez da esaten frantzesez, trouvaille baizik.