7G udalekuak

0

Izenburua: 7G udalekuak
Idazlea: Nerea Loiola
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2022
Gomendatutako adina: 12 urtetik aurrera.

Aukeratu zure abentura + scapebook Nola irakurtzen da liburu hau? LIBURU HAU DESBERDINA DA. Istorio honetan gertatuko dena ZURE esku dago. ZU zara protagonista! Arriskuak, dilemak, abenturak eta ondorioak aurkituko dituzu. Erabaki txar batek hondamendia eragin lezake… eta heriotza ere bai! Baina ez etsi. Edozein unetan egin dezakezu atera eta beste aukera bat hautatu, zure historiaren ibilbidea aldatu dezakezu. Murgildu zaitez 7G udalekuen zirraran… Agian lagun berriak egingo dituzu, maitemindu egingo zara, agian zure bizitzako oporrik onenak izango dira; edo agian ez, agian ezingo duzu inoiz han egon zinenik kontatu. Ausartuko zara? Gertatzen dena gertatzen dela ere, ZORTE ON!

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments