Askatu edo moztu

0

Izenburua: Askatu edo moztu. Euskal hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak
Idazlea: Nora Salbotx Alegria
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2021

Bidasoaren bi aldeetara ere, hezkuntza, gurea, egundaino ez zaigu emana etorri. Bi estaturen interesen zerbitzura eraikitako sistemen gainetik, herri honen behar eta nahiei erantzunez egin dugun eta egiten gabiltzan prozesua da euskal hezkuntza. Hori dela eta, euskal hezkuntzagintzaz hitz egiten da liburu honetan; bizirauteko behar gorrian sortu, bulkada komunitarioan hazi eta gaur egunean mehatxu eta erronka berriei aurrez aurre begiratu beharko diena. Euskal hezkuntza sistema publiko-komunitario euskaldun, feminista, demokratiko eta aske baten korapiloa dekolonitateetan askatzea dagokigu, kanpo, barne zein gure baitakoetan. Askatzea diogu… edo moztea!

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments