Izenburua: Mr. Señora
Idazlea: Oier Guillan
Ilustratzailea: Idoia Beratarbide
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2016
Wikipediaren arabera, “Ileordea edo bilordea ile sintetikoz zein naturalaz egindako ordezko adatsa da. Buruan jartzen da eta arrazoi estetikoengatik erabiltzen da. Gizon-emakume askok janzten dituzte ile-galera disimulatzeko”. Baina, batzuetan, disimulatzeko egin beharrean, bakardadeaz, norberekeriaz, heterosexualitateaz, minaz, jeloskortasunaz edota sudurreko ileez hitz egiteko janzten ditugu ileordeak eta armairutik ateratzen gara.
Umoretik, ironiatik, elkartasunetik eta proboziorako gogotik sortuak diren zazpi antzezlan hauek pentsamendu bakarraren kontra idatzitako lanak dira, pentsamendu bakarra norberarena denean batez ere.