VHS

1

Izenburua: VHS
Idazlea: Oier Guillan
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2020

“Zer gelditzen da zure ametsak bete gabe geratu ostean?”, galdetu du Ilehoriak. “Pertsona are interesgarriago bat”, erantzun dio detektibeak, jostalari.
Victor aktorea Madrilen hil zen auto istripuz, pailazo sudurra jantzita, eta haren hiletara ez zen ia inor joan. Kasik 20 urte geroago, Ilehoriak detektibe emozional bat kontratatu du heriotza hura ikertzeko. Izan ere, zergatik hil zen istripuz Victor? Nork hil zuen inork hil ez zuena? Zer lotura du haren heriotzak elkar ezagutu zutenean grabatutako VHS zintarekin? Ilehoriak esku bat emango bailuke zinta hura berreskuratzearren. Ez du argi zeri buruz hitz egin zuten, baina gogoan du Merlinerekin Andaluziara egindako bidaia iniziatikoa, nola bisitatu zuten Lorcaren herria, nola ezagutu zituzten La Marabunta antzerki konpainiako kideak, nola izan zen hura guztia pizgarri bere ibilbide artistikoarentzat. Ilehoriak gorputz hartara itzuli nahiko luke, orduko sentsazioak berreskuratu, oroitu, baina ezin du. Agian memoria beti delako ariketa kolektiboa. Agian orduko lagunak behar dituelako gertatu zena gogoratzeko. Agian lagun baten heriotza konpondu ezineko matxura delako denboraren makinan.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Oier Guillanen bigarren narratibazko liburua heldu berri zaigu eta uste dut, lehenengoan bezala, huts egin duela idazleak. Hala ere, lehen zatia interesgarri iruditu zait. Izan ere, Andaluziarako bidaia kontatzen da han eta oso ondo kontatuta, gainera, interesa mantenduz.
Baina bigarren zatia irakurtzean asko aspertu naiz. Sasidetektibearen papera hutsaren hurrengoa da eta dena da sasifilosofia eta hari nagusiarekin zerikusirik ez duten pentsamenduak. Amaiera ere oso etsigarria da eta Victor pertsonaiaren heriotza (edo hilketa) ezerezean geratu da, baita izenburuko VHS zinta ere.
Idazketa erderismoz beteta dago, lagunarteko hizkera liburu batera aldatua.
Ondorioz, ezin dut gomendatu liburu hau