Izenburua: Izotz zuloa
Idazlea: Olatz Bravo
Ilustratzailea: Ainara Azpiazu
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2013
‘Izotz zuloa’ jeloskor dauden haurrentzako ipuin aproposa da. Anaia txikia jaio dela eta, Marko pinguinoak nahiko arraro sentitzen du bere burua. Lukas ez da amestutako jolas-kide dibertigarria, hegoak mugitzen ez dakien umetxoa, baizik. Helduek ez diote Markori jaramonik egiten eta amatxok bere lo-kanta berezia jaioberriari abesten dionean, egoera jasangaitza suertatzen zaio. Etxetik ihes egitea erabakiko du, oso urruti, galdu egin dela konturatu arte.