Izenburua: Nasreddin
Idazlea: Pablo Sastre
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2010
Nasreddin, Nasr Eddin, Nasrudin… izendatzeko modu ezberdinak izan ditu sufà tradizioko pertsonaia honek. Anatoliako penintsulan bizi omen zen XIII eta XV mende bitartean baina pertsonaia bera baino garrantzitsuagoak dira Nasreddinen istorioak; gurean Peruk edo Pernando Amezketarrak egin duten bezala txiste, adar jotze, irakaskuntza eta bizitzeko modu bat islatzen dituzte istorio horiek. Sarritan urrutikoak izanik hurbilekotzat hartu ahal izango ditugun istorio barregarri paregabeak.
Ez da literatur lan zoragarria baina barre batzuk egin ditut. Pablok esaten duen bezala Pernando Amezketarraren komeriak etorri zaizkit burura eta askotan berari gertatutakoak direla ematen du.