Spray

1

Izenburua: Spray
Idazlea: Paddy Rekalde
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2011

“Astindu egizu spray hori eta idatzi(…) / labankada, tiro zein musuen antzerako poemak”. Irakurlearen barrua astintzea lortu du Rekaldek poema liburu honen bitartez. Gai ugari aipatzen ditu, hala nola, literatura, heriotza, gizartearen kontraesan eta hipokresiak… Irakurlea epel uzten ez duten poemak dira guztiak; zauria, inpaktua edota zirrara sorrarazten dutenak. “Poesia mailu bat zela esan ziguten, idatzizko lehergailua(…) / baina bizi garen mendebaldeko / merkatalgune itzel honetan / sarritan pentsatzen dut / masturbazio propiorako / bibradore bihurtu dugula poesia”.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Senpere 4.1

Paddy Rekalderen olerkiek inarrosi naute. Poesia bilduma honetan mezu bortitzak igortzen ditu, behin baino gehiagotan emozio ugari piztu dizkidatenak. Rekaldek ez du debaldetan idazten, idazle kalakari batzuen gisan. Gabriel Arestirena bezalako idazmolde trinko batez, hitz aukeratuen bidez indar handia emaiten dio bere poesiari. Hitz bakoitzak pisu izugarria dauka. Horrela, ele guttitan baina indarrez beteta salaketak botatzen ditu: gerla, injustizia, ahanztura, sexuaren negozioa,…; edo beste aldetik goraipamenak adierazten ditu: amodioa, hainbat olerkari, adierazpen askatasuna,… LKJ gogoan olerkian Rekaldek azaltzen du nola poesia emanaldietan ostots baten zain dagoen, begi hetsita. Aitortzen du liburua itxi ondoren ostotsak luzaz durunda egin duela nire baitan.