Gauza txikien liburua

2

Izenburua: Gauza txikien liburua

Idazlea: Pako Aristi

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2004

Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena 2004

Denboraz eta patxadaz landutako 63 pieza txiki daude liburu honetan: ipuinak, poemak, gogoetak, saiakerak… Fikzioa eta kronika, biak nahastu ditu maisuki idazleak, bizitzaren bidaia luzea hobeto ulertzeko, eta bidaia horretan irakurleei gozatzen laguntzeko asmoarekin.Hain pertsonala den bere ikuspegitik idatzi ditu idazleak testu hauek, betidanik hain berezia iruditu zaigun bere sentiberatasun dotore hori erabiliz. Testu biziak dira, lerro landuak, bakarka eta banaka irakurtzekoak, baina denen artean liburuari sakontasun liluragarri bat eransten diotenak.Gauza txikiekin lan eginez idazle handia izatera iritsi da Pako Aristi azken urteotan, inork uste ez duen tokitik literatura ateratzen dakielako. Haren hainbat artikulu antologikoak bihurtu dira. Eta orri hauetako samurtasun zorrotza ere laster gogoangarri bihurtuko da irakurleen oroimenean.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Asteasu 27.1

Joan den urtean Pako Aristik poesia liburu bat idatzi zuen. Asko, asko,… gustatu zitzaidan. Tarteko letuz oso gertu sentitu nuen poesia izan zen. Horren esperoan hartu nuen liburu hau, baina ez dut osoki gauza bera topatu. Orokorrean ondo; tarteko batzuk baleko, besteak eskas eta beste hainbat oso onak iruditu zaizkit.

Andoain 25.5

Oso liburu atsegina. Irakurritako gauza asko neure egiten ditut.