Poto

1

Izenburua: Poto
Idazlea: Pantzo Hirigari
Argitaletxea: Maiatz
Urtea: 2010

Zer gertatu zaio Andoni Engana-ri? Barkaldoko BECen gertatua ezin da ahaztu! Bernardo Mantanuniz eta Sagarroi Jauregi gai emaileak beren bizian jadsan egoera itsusienaren aktore izan ziren. Ezin aitortuzko segeretua Poto detektibeak inkesta korapilatsu bezain umoretsuaren ondotik zilatuko du. Altabada ez du beste bertsukideen laguntza erraz lortuk, Maialen Lukkanbio, Ametz Hartzaluz, Aitor Minduluze, Aitor Sarrigeiegi, Unai Idurihaga, Jon Maila edo Sustrai Kolika omerta batek mutu eta itsuturik jarri baitzituen.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Senpere 4.1

Bertsolarien Txapelketa Nagusian gezurrezko bertsulari batek desagertu den bertsularia ordezkatzen du; azken finean bertsularitzako hiru izan dira desagertu direnak. Poto detektibeak -Euskal Herriko detektiberik famatuena bilakatu nahi lukeena- inkesta eramanen du, bere dilindariaren daldara manetikoei fidatuz.
Gaitzeko trufa daukagu liburu honekin; hasieratik azken hitzeraino txantxetan ari da idazlea. Barregarrikeriak ez dira falta: Potok etxean dituen animal kutunak, iguana eta papagai bertsularia; azken honek maisua baino bertsu ederragoak botatzen ditu…
Alderantzizko James Bond bat daukagu: gizon borobil eta tripaduna ekimen gehienetan porrot egiten duena: erortzen zaio gaizki arrimatua daukan bizar faltsua; jarraitzen dituenak bere izaiteaz berehala konturatzen dira… Komikietako edo marrazki bizidunetako pertsonaien antza daukate Potok eta berak bizi dituen egoerek.
Seguru asko olgatu da Pantzo Hirigarai lliburu hori idatziz. Ea irakurleek hain ederki barren egingo duten. Dena den, ilunaldietan irakurtzea gomendatzen dut.