Babeli gorazarre

1

Izenburua: Babeli gorazarre
Idazlea: Patxi Baztarrika
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2010

Informazio eta komunikazioaren aro honetan, egileak “bidezko eta eragingarritzat” definitzen duen hizkuntza politika baten edukia eta eginkizun nagusiak aztertzen ditu saiakera honetan, beti ere kohesio soziala helburu nagusi duen kultura politikoaren ikuspegitik. Azterketaren eremuak hiru maila nagusitan banaturik datoz: Europa, Espainiako Estatua eta Euskadi.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Zuzene Amasorrain

Oso liburu ausarta idatzi du Baztarrikak baina mundu abertzalearen ikuspegitik politikoki guztiz desegokia une honetan. Euskalgintza, oro har, ekimen burutsua balitz, txalotu egin beharko luke Baztarrikaren ekarpen teoriko garrantzitsu hau. Baina euskalgintzak frogatu dit azken hamarkadetan oso oso burutsua ez dela eta horren adibide ugari emango nuke gustora. Elebitasunaren alde egiten duen diskurtsoa bere pisu itzelaz eratorri zaigun ezinbesteko errealitate da, askok itsu-itsuan bizkarra eman nahi dioten arren. Liburuaren irakurketa astuna gertatu zait baina, eta hainbatetan errepikakorra, agian ezinbesteko baliabidea hainbat kontzeptu behar bezala barnera arazteko. Pertsonaje antipatikoa gertatzen zaio nonbait Baztarrika euskalgintzako hainbat eragileri, ezen puzkar baten berri ematen duten hainbat hedabidetan ez baitut lerro bakar bat topatu bere liburuari buruz. Zergatik ote?