Izenburua: Pololoak 3 – Atxeritoko balada
Idazlea: Patxi Gallego
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2009
Askoren pozgarri ez ezik erreferentzia izatera iritsi den trilogia baten amaiera dugu liburu hau (edo hala dirudi behintzat), eta pertsonaia maitagarri multzo baten agurra: Xabinaitor – Xabi Lizuniaga, Kariñe, Mari, Aldanondo eta Kortaja, Mayor Oreja eta bere sardinzarrak, Xabier gurasoak eta, batez ere, Euskal Herriko poxpoliña guztiak.
Aurreko bien aldean, ez da izan horren ona. Baina, zer esango dugu: aurreko biak itzelak ziren, eta hau ere oso ona da. Trilogia osorik hartuta, ikaragarria, azken aldi honetan gure literaturatxoan haize freskoa ekarri du Xabinaitorrek. Orain antzerki obra ikustearen zain.
Gustatu zait. Baina lehenengoak oso goian jarri zuen maila. Eta hemen asko kostatu zaio Patxiri Xabinaitor hiltzea, hainbeste, desiatzen bainengoen, mesedez hil!! Bukaera oso luzea izan da.