Feriatzaileak

3

Izenburua: Feriatzaileak
Idazlea: Patxi Larrion
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2016

Zortzi Oscar sari jaso zituen Patton pelikulako eszena batzuk Urbasan eta Iruñean filmatu ziren 1969ko udaberrian. Zinegile amerikano haientzat lanean ari da nobela honetako protagonista: Martin Galdeano. Eta amerikanoak tartean izanda, aukera bikaina dauka negozioak, amarruak eta lapurretak egiteko.
Patxi Larrionen nobelak bizitasun harrigarri batez azaltzen ditu jukutriak eta sekretuak, anbizioa eta traizioa, adiskidantza eta desira.

Subscribe
Notify of
guest

3 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Urnieta 49.2

Ezin uka liteke Larrionen Feriatzaileak izeneko eleberriko gertakizunak orijinalak bezain erakargarriak direnik, eta, alde horretatik oso gustora irakurri dut obra. Hala ere, ibilgailuen amarruaren prestaketan denbora luzez lotzen du irakurlea logistika hutseko kontuekin eta apur bat nekagarri gertatzen da. Ongi idatzita dago eta erraz irakur liteke. Bestalde, fikzioa izan arren, garai historikoaren hainbat ezaugarri oso egoki azaltzen ditu.

Bilbo 54.3

Liburu interesgarria Patxi Larrionen lehenenengo hau. Berezia da argumentua; izan ere, Patton filmearen errodajea dela eta, militar, guardia zibil eta soldaduska egiten ari diren protagonisten ustelkeriak eta lapurketa txikiak eta handiak dira liburuaren ardatza. Hori guztia 1969ko Nafarroako egoera politiko bitxiaren barnean, garai horietan karlistak asaldatuta omen zeudelako euren erregegaia Javier atzerrira bidali baitzuten. Argumentu bitxi hori oso modu atseginean kontatu digu Larrionek eta gozagarria izan da irakurketa, narrazioa arina eta erraza izan delako, elkarrizketaz betea. Beraz, gomendagarria da liburu hau eta bigarrenaren zain geratuko naiz ea Patxi Larrion jarraitu beharreko idazlea izango den ala ez. Oraingoz, baietz ematen du.

Gasteiz 9.5

Irakurtzen hasi nintzen testu honen argudioa originalegia iruditu zitzaidan. Izan ere, istorioa gertatzen da Iruñean 60ko hamarkadan eta protagonistek parte hartzen dute “Patton” izeneko amerikano pelikularen filmazioan.

Eleberri honetan bai zinema, bai Nafarroa, bai garaiko arazoak aipatzen dira. Konturatu behar dugu frankismoa puri-purian pairatzen ari zela Euskal Herria.

Arazo horiek oso ongi islatuta daude liburuan; adibidez oso emakume gutxi agertzen dira, eta agertzen direnak gizonen menpe daude. Askatasunaren gabezia eta protagonista batzuen independentziaren irrika eza ere nabaritzen da. Azken zatia koadro baten lapurretarekin zailtzen da.

Laburbilduz, zinema eta historia laket badituzu, liburu hau irakurri behar duzu.