Dakiguna ikasten

1

Izenburua: Dakiguna ikasten
Idazlea: Patziku Perurena
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2007

Mendi buelta bat, artxiboetara joan-etorri bat, libururen batean aurkitutako datu bat edo oroitzapenaren zokoren batetik sortutako hitz ahantzia, horietako edozein zertzelada izan daiteke liburu honetako pieza bakoitzaren ernamuina.

Hizkuntza du abiapuntu Perurenak, hizkuntza bizia, garai batekoa edo oraingoa; oso estilo pertsonala erabiltzen du, berea eta identifika erraza, baina iradokizunez betea. Hizkuntzaren barruan ari da autorea, senaren argi-mutila hartuta, mugarri bila, dakiguna ikasten, edo genekiena, behintzat.

Publizitatea

“Ez gara ohartzen, baina, horretan dugu atseginik handiena. Ikasmin handia izanda ere, aurrez dakiguna besterik ez baitugu ikasten. Gure bihotzak bere eskema zaharren arabera antolatzen baititu material berri guziak, lehenagotik dakienera egokitzen ez den guzia aintzat hartu gabe”.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Orexa 64.1

Niri oso inpresio ona egin dit. Artikulu eta iritzien bilduma moduko bat da, eta bi motatako testuak ikusten dizkiot nik. Batetik, gure hitz zahar zenbaiti buruzko ikerketa eta datu historikoak. Beste testu mota bat, gure balore eta uste kolektiboetan bete betean sartzen dena eta gauza asko hankaz gora jartzen dizkiguna. Bigarren hau batez ere oso interesgarria egin zait, hizkuntza bizi eta zoragarrian, eta gure kontzientzia akomodatuari astindu bat ongi datorkiolako noizean behin. Merezi du.