Izenburua: Carlos esaten zioten gizona
Idazlea: Pedro Alberdi
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2009
Euskal Herria. 1950-70. Gerra osteko giroa. Giza oldeen joan-etorriak herri txikietatik hirietara. Industria. Familia transmisioa. Mugimendu sozialen sorrera. Herria eta eliza. Bokazioen krisia. Kooperatibismoaren lehen pausoak. Gaztedi berria. Marx eta Sabino Arana. Indarkeria. Zine-forumak eta eskola sozialak. Sartre eta Unamuno. Alienazioa eta sorkuntza. Sator lana. Che Guevara eta Txillardegi. Gizona, lana, makina. Heroiak eta ereduak. Bizitzaren zentzua. Laguntasuna. Aberria. Heriotza.
Carlos esaten zioten gizona ez da geldi egoteko jaioa. Egokitu zaizkion mundua eta gizartea aldatu nahiko ditu, eta nahi horrek era guztietako talde alternatiboak ezagutzeko aukera emango dio. Carlos esaten zioten gizona bere garaiko seme da, 1968ko matxino frantziarren korrelatu euskalduna.
Liburua baino, liburutxoa. Eta fikzioa baino, erdi-errealitatea. Gure historiako pasarte batzuk kontatzen ditu liburuak, baina ez da fikzio-fikzio, ezta biografia-biografia. Mugan dago. Eta laburra da, zeharo laburra, sakontasunik gabekoa, abenturarik gabekoa, …