Izenburua: Iribar. Irudia eta eredua
Idazlea: Pedro Mari Goikoetxea
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2012
Orain arte beste batzuek idatzi dute nitaz. Nire kirol ibilbidea aski ezaguna izango da askorentzat, baina beti ere kanpotik begiratuta.
Ez naiz sentimenduak erraz azaleratzen dituen horietakoa. Hala ere, nire sentipenak, gertaerak, erabakiak, jokabideak, akatsak eta abar neure ikuspegitik kontatzeko aukera hau ez dut alferrik galdu nahi izan. Zoritxarrez, denborarekin batera joan dira hainbat oroitzapen. Zorionez, hainbatek lagundu didate galdutakoa berreskuratzen. Nintzena eta naizenaren ispilu izan nahi luke liburu honek.