Izenburua: Ametsondoa
Idazlea: Peru Magdalena
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2017
Ipuin laburrak, ipuin zoroak, ipuin zoragarriak. Pentsamenduak eta sentsazioek bat egiten duten puntuan, filosofiari arrazionaltasuna kenduta, mistikari umorea erantsita, literaturaren lilura bere baitan duten pieza txiki, jostagarri, paradoxazkoak asmatu ditu Peru Magdalenak. Errekak eta loreak, ispiluak eta txoriak, maitaleak eta zaldiak, perretxikoak eta desertuak topatuko dituzu orriotan zehar, baina batez ere gogoa biluzteko gonbidapen bat, begiak zabalik amets-itsaso honetara dzanga egiteko.
Ba ez dakit zer esan. Testuen artean harribitxi batzuk aurkitzen dira, baina beste askok ez dizute ezer esaten. Orohar irregularra, eta filtro edo berrikuspen bat eskatzen zuen argitaratu aurretik.
Eskasa eta aspergarria iruditu zait Peru Magdalenaren azken liburua. Orrialde bateko narrazio askok osatzen dute liburua, baina ezin izango nuke bat ere azpimarratu, merezi ez baitute.
Oso azkar irakurtzen da, hori da onena, eta ordu batean amai daiteke, zapore geza utzita.
Beraz, ezin dut gomendatu liburu hau. Ea hurrengoa.