Marabilla txiki bat iruditu zait liburu hau: atera zuten lehen ediziotik 73.a tokatu zitzaidan (bigarrena egin behar izan omen dute, arrakastaren isla!) eta plazer bat da. Poema txikiak dira egileak hautatu duen formatuagatik, baina ez kalitate artistikoagatik edo anbizioagatik (ergelkeria da hau esatea, baina poema liburu normal bat izan zitekeen, aurreko Hutsik eder hura bezala). Haikuen lurraldera Magdalenak egiten duen bisita edertasun terrible bat dakar harekin, pertsonala, naturala eta horrexegatik sakonki humanoa.
Donostia 47.3
2020/11/23 9:03 am
Tantaka izena du obra honek. Esku ahurrean sartzen da ia-ia. Arantzazuko takoa baino txikiagoa da eta poema labur-laburrak dakartza. Ez dago 4 lerroko poemarik, denak dira laburragoak.
Zapaburuak balea dela amets, tantak uretan.
Inurri batek bidea egiten du, lurrikara bat.
Larre moztua, elkarren ezberdinak belar guztiak.
Atzetik datoz emandako pausuak. goizalbak arrats.
Kantu ederra, txori ikusezina basoan.
Eta abar.
Ikusten den bezala, flora eta fauna eta natura. Eta orrialde bakoitzeko pilulatxo bat. Lurrin ona dosi nimiñoetan.