Izenburua: Galerna
Idazlea: Piarres Trounday
Argitaletxea: Maiatz
Urtea: 2012
Xaramendi baserriko ortzaiztar idazleak bere bizi-esperientziaren berri ematen dio irakurleari liburu honetan. Bizi-esperientzia luze eta handiko gizona da Trounday. Soldaduskara joana, ondotik Quebecen urte ugari iragan zituen eraikuntza sektoreko lan gogorrak egiten. Geroago, Kolonbia-Britaniara jo zuen, baita Santoige eta Girondako eremuetara ere. “Nire asmoa ibili leku orotako gertakariak hitzetan ematea izan da”, azaldu du.