Txipiroiak bere beltzean

1

Izenburua: Txipiroiak bere beltzean
Idazlea: Rafa Egiguren
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2019

Japonian misiotan dela antzerki zuzendari batekin pilota apustua egiten duen jesuita; Donostiako Alde Zaharrean Pintxo Tasting Tour batean dabilen bitartean molotov koktelak hegan ikusten dituen kataluniarra; 36ko gerraostean, ezkonbidaia Santoñan preso duten senidea bisitatzeko baliatzen duen bikotea; Euskal Herriko etxe baten eta jabearen bilakaera kontatzen dituen xurgagailu japoniarra; antolakunde klandestino batean, bikotekidearen kontrako ildoa aukeratzen duen militantea; XVI. mendeko Txinako nobela batetik ateratzen den pertsonaia, donostiar baten desioa betetzeko… Askotarikoak dira ipuinotako protagonistak eta gaiak.

Ustekabeko tokietan aurkituko du umorea irakurleak Rafa Egigurenen hamahiru ipuinotan. Liburuek, klandestinitateak, antzerkiak, zahartzaroak zeharkatzen dute idazlearen aurreneko ipuin bilduma. Eta bere lanetan ohikoa den Ekialdeko kulturak.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Liburu aspergarria Rafa Egigurenen azkena. Hamahiru ipinuek osatzen dute liburu hau eta zaila da baten bat hautatzea, guztien maila antzekoa baita, interesik gabea, hain zuzen. Ez dut batere gozatu irakurketarekin eta nagikeria izan dut liburua berriro hartzeko. Izan ere, amaitu egin dut irakurketa, kostata, nahiz eta aspertu.
Ondorioz, ezin dut gomendatu liburu hau. Ea hurrengoa.