Mendiminez

3

Izenburua: Mendiminez
Idazlea: Ramon Olasagasti
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2007

Azken urteotan mendian hil diren hainbat mendizaleren ibilbidea, biografia eta soslaia jasotzen da lan honetan, haien oroitzapena bizirik mantentze aldera edo omenaldi xume modura. Mendiminez bizi izan ziren lan honetako protagonistak, mendirako pasioz, mendia zelako euren grina. Heriotza bainago, batez ere bizitza aurkitu zutelako han. Felix Iñurrategi, Jose Luis Zuloaga “Zulu”, Manu Badiola, Atxo Apellaniz, Miriam Garcia, Xabier Ormazabal, Antonio Miranda, Mikel Ruiz de Apodaka, Xabier Ansa, Leandro Arbeloa, Gerardo Plaza, Ernesto Fonquernie., Jose Luis Domeño “Pepe Rayo”, Pumorin zendutako bost gazteak, Antxon Alonso, Xabi Guembe, Ruben Aramendia eta David Larrion. Hauen guztien ibilbidea laburbiltzen da liburuan. Ez dira haien oroimenaren gainean jarritako loreak, ez inor heroien aldarera goratzeko lerroak, baizik eta bizimodu bat, izaera bat erakutsi nahi duten lekukotzak. Pasioz bizitako bizitzak

Subscribe
Notify of
guest

3 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Zaldibia 70.2

Esan, alde batetik, mendizale sentitzen den jendeak ulertzeko modukoa dela, eta, bestetik, hildako mendizale askoren bizitza xumea azaltzea duela xede liburu honek. Ramon Olasgasti idazleak ematen dion ukitu humila antzemateko modukoa da, mendizale hauen bizitzan iragandako egoera gazigozoak azaltzeko garaian. Bestalde, oso ondo ilustratua dator, eta aisa ulertzeko modukoa da.

Donostia 47.2

Mendian hildako hainbat euskal mendizaleren bizitzak jaso ditu Olasagasti kazetariak liburu mardul horretan. Argazkiekin eta makina bat pasadizorekin. Oso ondo dago idatzita, metafora ederrekin. Sentsazionalismo gabe baina sentimendu handiz. Idazkera bero eta erakargarrian, eta informazio asko emanez era berean. Mendia barru-barruan sentitzen duela igartzen da. Mendizale orok apalean izan beharrekoa.

Asteasu 27.1

Mendian bizitza galdu, utzi edo eman duten 22 pertsonen biografiak kontatu ditu Ramonek Mendiminezen. Informazio iturria, berriz, besteak beste, lagunarte eta senideak izan ditu. Gaiaren edukia, oso gogorra. Eta gaiari ekiteko indarra izateaz gain, gaitasun berezi bat behar du informazioa bildu eta gainera gero forma literarioa emanaz narrazioak idazteko. Ramonen idazteko estiloa oso aproposa da honetarako. Gaiaren edukia kontuan izanik, Ramonek eman dion tratamendua asko gustatu zait. Idazteko estilo propioa du: goxoa, xamurra, sentibera, barru barrukoa… oso aproposa horrenbeste min eman dezakeen eta ematen duen gaiari buruz idazteko. Narrazio bakoitza borobildu egiten du.