Izenburua: Sugaar
Idazlea: Ramon Olasagasti
Ilustratzailea: Bruno Hidalgo
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2014
Gabonak iritsi dira, eta Eki gaixotu egin da, medikuek antzematen ez dioten gaixotasun arraro
batekin. Haren arreba Izadik susmoa du Eki eta bere lagun Martxel jolasean ibili diren Lindozuloko putzuak izan dezakeela zerikusiren bat gaitzarekin. Bere kasa ikertzen hasten da, eta hainbat sekretu joango da deskubritzen aintzira misteriotsu horren inguruan: zer ezkutatzen
diote aitonak eta Zamoneko Joxek? Zer eramaten du zakuan putzura Sagastibeltzako Gartzenek? Zer gertatu zitzaion haren anaia Paulo hankamotzari? Eta, batez ere, zer edo nor da Sugaar?