Gau lana

1

Izenburua: Gau lana
Idazlea: Rosa Arburua
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2011

Euskal Herria lurralde txikia izanik, geografikoki eta ekonomikoki guztiz estrategikoa izan da. Horregatik, sarritan gertatu da banaturik mugak ezarrita. Jada, erromatarrek beren Inperioaren garaian, administratiboki bi eremutan banatu zuten Euskal Herria. 1659an sinatu zen Pirinioetako Bakea eta orduan ezarri zen, besteak beste, Espainia eta Frantzia arteko muga geografikoa.
Bestalde, dirua lortzeko, agintariek beti jarri izan dizkiote zergak merkataritzari. Hala, esate baterako, XIII. mendean zehar Nafarroatik atzerrirantz ateratzen ziren produktuak Tolosa-Donostia-Baiona edo Belate-Bidasoa-Hondarribia bideari ekiten zioten. Bide horietan aduanak zeuden, eta zergak ordaindu behar izaten ziren bertatik pasatzen zen merkataritza legala izango bazen.
Mendez mende gainditu izan dira, ordea, muga horiek aduanak saihestuz Euskal Herrian. Debekatuta zeuden produktuak alde batetik bestera pasaz edota zergak ordaindu gabe, euskaldunentzat kontrabandoa errekurtso ekonomikoa bihurtu zen. Kontrabandoaren fenomenoa oso zabaldua egon da Euskal Herrian eta fenomeno horren inguruan era askotako egoerak sortu dira, gizon-emakume askoren parte hartzearekin. Rosa Arburuak bi zati nagusi osatu ditu. Lehenean, alderdi historikoa ikertu du; bigarrenean, protagonisten lekukotasunak bilduz abentura humanoaren erreportaje literarioa osatu du.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Irun 67.1

Saiakera honetan historian zehar Bidasoaldeko kontrabandoaren nondik norakoak kontatzen dizkigute. Gaur egungo kasuan pertsonen historien kontakizunak oso interesgarriak dira, pertsona horiek bizirik daudelako. Oso arina eta modu errazean irakurtzen dena.