Beti mugan

1

Izenburua: Beti mugan
Idazlea: Ruben Ruiz
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2022

II. Mundu Gerran, alemanek okupaturiko lurraldean jausten ziren hegazkinlari aliatuak eta beste iheslari batzuk etsaien eskuetatik libratzeko eratu zen Comète sarea, Belgikatik eta Frantziatik abiatuta, Euskal Herriko muga gurutzatu eta britainiarren babesean uzteko. Benetako gertakarietan oinarrituriko kontakizun horri beste hari bat gehitu dio egileak: Mattin umezurtz geratu den mutiko bat da, Baztanen bizi den osabak etxean hartuko duena. Osaba hori kontrabandotik bizi da, ordea, eta gaueko lanean sartuko du iloba ere. Nobela historiko eder bat idatzi du Ruben Ruizek, gure iraganaren ezagutza zabaltzeaz batera, abenturaz beteriko fikzioaren gozamena ematen diguna.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Huts egindako liburua da Ruben Ruizek euskal narratiban egin duen agerpen hau. Còmete sarearen historia Nafarroako mugalarien joan-etorriekin tartekatzen da liburuan, amaieran elkartu arte bi istorioak. Hala ere, tartekatzeko era horrek asko zailtzen du irakurketak, baita etengabeko pertsonaia berrien agerpenak ere.

Izan ere, nahiz eta mugalarien istorioan pertsonaia gutxi izan, Mattin eta Fidel osabaz gain, hegazkinlari britainiarrak salbatzeko sarearen istorioan aurkezpenik gabe agertzen dira makina bat pertsonaia eta haria guztiz galtzen da. Gainera, kapitulu labur bakoitzetik bestera hilabete batzuk pasatzen dira, inolako loturarik gabe aurrekoarekin.

Azkar irakurtzen da liburua, hala ere, elkarrizketa asko daudelako, baina argumentua harilkatzeko era guztiz desegokia iruditu zait.

Ondorioz, ez dut batere gozatu irakurketarekin eta ezin dut liburu hau gomendatu. Ea hurrengoa!