Liztor mutanteak

1

Izenburua: Liztor mutanteak
Idazlea: Santi Leone
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2022

“Hemendik hurbil, liztor mutanteen arraza berri bat hazten ari da”. Horiek badira izan zerbaiten abisu —mehatxu, akaso—, eta, haien asots gogaikarria nola, aitortu gabeko fantasiak eta zama diren bizi puskak gainetik astindu nahian ari dira hamar kontakizun hauetako protagonistak. Eritasunak erauzitako lo orduetan, largabistarekin pareko bizilaguna behatzen duen andrea; maitalearen etxetik seme txikia den ospitalera lasterka doan gizona; mundu literarioaren azpi jokoak eta lerro arteak; superheroien unibertsoak, porno atariak eta maitasun perfektuak; haur kanpalekuetako putzuen sakonera; Döner Kebab batean pizza margherita bat jatea; ohatzeko epeltasun ezagunaren ifrentzuaz jabetzea. Ziztadak, den-denak. Hartutako erabakien eta, batik bat, hartu gabekoen gainean hazka egiten du Santi Leonéren estreinako ipuin liburuak.

Subscribe
Notify of
guest
1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Oso liburu atsegina Santi Leoneren ipuin liburu hau. Narratibagintzan estreinatu da, orain arte saiakerak bakarrik idatzi dituelako, eta debut bikaina izan du. Hamar ipuin ditu liburuak eta, den-denak oso onak iruditu zaizkit. Asko gozatu dut ipuinak irakurtzen eta bat aukeratu behar izanez gero, Jainko astronautak izenekoa aukeratuko nuke, bikaina delako.
Oso euskara ederrean idatzita dago liburua, nafar kutsuko hitz askorekin. Azkar irakurtzen da, eta pena geratzen da amaitzean, ipuin gehiago ez egoteagatik.
Ondorioz, oso gomendagarria Santi Leoneren narratibako lehen liburu hau. Ea azkena ez den!