Izenburua: Nerabeen garrasia
Idazleak: Telmo Lazkano, Maitane Ormazabal
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2023
Zer dakigu nerabeen osasun mentalari buruz? Zergatik geratzen dira hainbeste gazte beren telefonoen amildegi birtualean ordu amaigabeetan kateatuta? Zer sekretu ezkutatzen dira sare sozialen atzean? Ezinbestekoa da aztertzea sare horien benetako funtzionamendua, inpaktu kognitiboa, emozionala eta mentala, eta, era berean, harreman sano bat bilatzea nonahi dagoen teknologia horrekin.
Liburu landua eta ondo dokumentatua. Pil-pilean dagoen gaia jorratzen du, gazteei ez ezik denoi eragiten diguna, eta inporta behar zaiguna. Euskara aberatsean eta ulerterrezean idatzia. Asko ikasi dut.