Jan Dabrowski

1

Izenburua: Jan Dabrowski
Idazlea: Txomin Peillen
Argitaletxea: Utriusque Vasconiae
Urtea: 2012

Poloniako diasporako kide da Jan Dabrowski. Burugogorra eta berekoia da. Frantzian bizi da, emaztearekin eta bien semearekin. Frantzia iparraldean lehenik, meatzari; Parisen gero, atezain; azkenean, Nowa Hutako altzairugintzan lanean amaitzen du. Soldadu garaiko lagun batek hartaratuta, sekta batean sartuko da Jan Dabrowski, emaztearekin eta semearekin batera, eta horrek oso egoera zailean ezarriko ditu. Oraindik orain, Jon Mirande, olerkaria (Jon Mirande poète parisien) liburua aurkeztu du Txomin Peillenek (Paris, 1932), Euskaltzaindiak argitaratua.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Oso liburu kaskarra iruditu zait Txomin Peillenen azkena. Berak erabiltzen duen euskararen zailtasunez gain, istorioa oso katramilatsua da. Frantzian eta sekta batean bizitutakoa amaitzean (eta liburua han amaitu zitekeen lasai-lasai), Polonian gertatutakoa kontatzen digu Txominek, baina oso astun egiten da zati hau, istorioa oso motel doalako, aspertu arte. Beraz, ez zait iruditu Txomin Peillenen libururik onena denik hau, eta ezin diot gomendatu inori.