Izenburua: Zaldi beltzak zeruan
Idazlea: Txomin Peillen
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2018
Ipuin liburua duzu hau, ipuin beltzak agertzen dituena.Gauaz ibiltzen dana liburuaren hiru kapitulu hasteko eta bortz ipuin segidan. Lehenago idatzi bazuen ere, 1967an argitaratu zuen Txomin Peillenek Gauaz ibiltzen dana nobela beltza, bertze zenbaitzurekin batean aitzindaria izanik. Nobelaren hiru kapitulu dituzu eskura liburu honetan, intrigako pasarte argigarriak.
Omenaldi gisakoa da 50 urte bete dituen nobelari. Horrekin batean bertze bortz ipuin, beltzenetan beltzenak eta ongi girotuak, horietako bakarra aitzinetik argitaratua.
Herentzia batekin desagerpen baten berri duen anaiaren bilaketa; mafiako buruaren hilketa eta ordezkoarengatik lehia; Milanon ondarearekin batean arrebaren joko zikina ezagutzen duenaren ibiltzeak; lan bila dabilen gazteak familietan gertatzen diren zikinkeriak deskubritzen; hildakoekin lanean eta bizidunekin jostetan aritzen den lege-medikua…
«Lurreango bizitza beti izan da zurian beltza, eta hori mundu globalizatu honetan agian argiago ikusten da. Txomin Peillenen idazlan guztiek argiztatzen dute iluntasun hori, mila kontatu eta aldiro beste kontu argigarri bat dakarrela. Ipuin beltz hauek ere argituko dute zerbait.»
Liburu eskasa Txomin Peillen azkena. “Gauaz ibiltzen dana” liburu zaharraren hiru kapituluk eta bost ipuinek osatzen dute liburu hau. Hiru kapitulu horiek ez didate ezer esan, testuingurutik kanpo zeudela iruditu zait. Ipuinak, eskasak eta inuxenteak iruditu zaizkit. Beraz, ez dut gozatu liburuarekin, nahiz eta, hau bai alde ona, azkar amaitzen da irakurketa.
Ondorioz, ezin dut gomendatu liburu hau, nahiz eta Txomin Peillen idazle aitzindari eta ohoretsua izan euskal literaturan. Ea hurrengoa!