Dendaostekoak

3

Izenburua: Dendaostekoak
Idazlea: Uxue Alberdi
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2020

Jostuna bata, brodatzailea bestea. 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten denda, gurasoen etxean lan egiteaz nekatuta, eta liburu politikoak eta diskoak gehitu zizkieten ordura arte erabilitako kakorratz, makina eta hariei. Marx eta mertzeria. Aitak esan zien emateko tokia tailerrari eta almazenari: “Funtsezkoa ezkutuan egiten da”. Han josten dute geroztik, han brodatzen, hantxe gordetzen dituzte mozorroak egiteko oihalak, edo banatzaileari itzuli beharreko liburuak. Dendaostean entzun dituzte diskoak lagunekin, edo abortuaren aldeko manifestazioetarako prestatu, edo mendi irteeretarako.
Botoi bat josi liburu bat gomendatzen den bitartean, eta diskoak saldu txapelak brodatu ondoren. Eta, bitartean, uholdeak, atxiloketa eta atentatuak, txikiteoa, jaiotzak eta heriotzak. Denda baten kronika literarioa idatzi du Uxue Alberdik eta, bide batez, garai batena ere bai. Memoriaren dendaostetik.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
3 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Kureiski

Aurreko liburuarekin gertatu zitzaidan bezala, uste dut Uxuek ez duela ondo ulertzen eta baloratzen non dauden bere botere literarioak (edo, auskalo, beharbada badaki eta orain ezin du idatzi hori edo hortik). Aulki jokoan eszenaz-eszena historia bat kontatzen saiatu zela iruditzen zait, intimitate batekin eta gizatasun batekin.

Dendaosteakoak honetan, aldiz, nire sentsazioa da liburuan dauden bi emakumeen historiak erabili dituela baina nik ez ditut bi emakume horiek IKUSI, ezta EZAGUTU ere, historiaren zerbitzura zeuden baina era oker batean, alferrik galduak daude. Narrazioak behin eta berriz, galtzen du pultsua, azkenean pultso eta pultsio falta hori orokortu arte. Liburua aspergarri egiten da eta aurreko irakurleak esan bezala, ahotsak ez daude ondo planteatuak, galdu egiten da irakurlea. Eta horrekin ados banengoen are adosago nago Imanolek dioenarekin, liburu baten zirriborroa dirudi Dendaostekoak, dauzkan elementu interesgarriekin ona izan zitekeena eta… oso ezberdina estilo eta garapenean, esango nuke.

Bilbo 54.3

Liburu berezia Uxue Alberdiren azkena. Kronika literarioa dela esaten du liburuaren kontrazalak eta, egia esan, irakurleak gutxi behar du konturatzeko fikziozko liburua ez dela.
Pitxintxu opari-dendako jabeek, Mari Jose eta Izaskun ahizpek (Uxue Alberdiren ama eta izeba), hogeita hamar urte baino gehiagoko bizitza kontatzen dute, euren ahotsak etengabe tartekatuz. Hainbeste tartekatzen dira ahotsak ezen askotan ez baitakizu nor ari den hizketan.
Azkar irakurtzen da liburua eta interesa mantentzen jakin du Uxuek, pasadizo asko eta laburrak agertzen direlako, erritmo onean.
Beraz, gomendagarria da liburu hau.

Imanol Urbieta

Liburu harrigarria, nahas mahasean emandako kontuak kontatzen dira. Gai asko aipatzen dira baina sakontasunik gabe. Liburu baten zirriborroa dirudi.