Deception Island

2

Izenburua: Deception Island
Idazlea: Xabier Artola
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2010

Deus ez omen da amaitzen, nork bere barruan hala sentitzen duen arte. Honela hasten da giza harremanen dimentsioan mugitzen den narrazio hau. Himalayan istripua izan duen lagunari “begira” dagoela −Iruñeko ospitaletik mendizaleari laguntza emateko helburuaz−, bere buruarekin egingo du topo Anek, ipuineko protagonistak. Gogoeta horretan, amaitzetik hastera, sentimendutik erabakirako ibilbidea egingo du istorioak: deus ez da hasten, nork bere barruan hala erabaki arte.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Donostia 47.3

Gaur egun 1.000 metro inguruko mendi-tontorretarako hainbat bide utzikeriagatik sasiak eta larrak janda dauden bitartean, jendeak goi-mendizaleak miresten ditu hori beste mendizaletasunik izango ez balitz bezala; baina batzuetan irudipena dut sasiak janda gelditzen direnak goi-mendizale horien sendi/lagun/bikotekideren bihotzak direla. Behin hala irakurri nion nazioarteko musikari bati, oso zaila zela musikariekin harreman sendorik gauzatzea: “Horrenbeste bidaiatzen dute!” zioen. Eta, musikarien antzera, hainbeste denbora egiten etxetik kanpo bizitzaren funtzionario izan nahi ez duten goi-mendizale hauek. Zail izan behar du horietako kirolari batekin maitemintzea! Agian horregatik izango da, baina uste dut idazleak nolabaiteko elkartasuna adierazi nahi diola zain dagoenari, dezepzionatuari, Aneri, eta hika hitz egiten dio, “gertu naukazu” esan nahiko balio bezala. Eta hurbiltasun hori gustatu zait, Aneri bihotzeko larrak samurtu nahian ez oso ahots gora esandako guzia.

Azpeitia 77.4

Dezepzio handi bati buruzko kontakizun honek ez nau dezepzionatu. “Deus ez omen da amaitzen, nork bere barruan hala sentitzen duen arte” horrela hasten da eta esaldi horrek harrapatuta edo erakarrita irakurri dut kontakizuna. Euskara aldetik zoragarria, hitanoa darabil narratzaileak Anerekin eta nolabait goxatu egiten du berez gogorra den gaia. Erabat gomendagarria, inor gutxi dezepzionatuko duen lana.