Izenburua: Argi-itzalen neurria
Idazlea: Xabier Artola
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2011
Euskal Herria geltoki eta Paris helmuga duen Marrakexeko urketari gaztearen bidaia iniziatikoa; politikak eta gerrak elkarrengandik bereizi eta urrundu zituen anaia bikien tragedia; garai bateko amets iraultzaileak udan etxean umezurtz bat hartuz konpentsatzen dituen familia; maite duen horri zenbateraino hurbildu, noiz urrundu, dabilenaren zalantzak…
Ipuin lehiaketetan saritutako ipuinak dira. Idazlearen ingurumariko istorioen bilduma elegantea da, gustoarekin eta estilo landuaz idatzitako kontakizunak. Agian amaieretan indar handiagoa eskatzerik legoke, baina bestela iaz Beteberriko liburua saria irabazitako “Fikzioaren izterrak” baino lan ederragoa da
Bizitzako argi-itzalez ari zaigu liburua, ipuin gehienetan ageri dira argi-itzal horiek, hein batean edo bestean. Estilo aldetik, ordea, itzal gutxi eta argi asko. Ederra.
Zortzi ipuin ditu liburu honek eta ez da bete nauen ipuinik egon, nahiz eta ipuin saridunak izan. Gehienek oso onak izango zirela ematen zuten, baina azkenean erdibidean geratu dira. Beste ipuinak txarrak izan dira. Beraz, ez dut guztiz gozatu liburu honekin, eta iruditu zait Xabier Artolak hobeto egin dezakeela. Ondorioz, nahiz eta libururik txarrenetarikoa ez izan, ezin dut gomendatu. Ea Artolak asmatzen duen hurrengo liburuarekin!