Txatartegirako ipuinak

1

Izenburua: Txatartegirako ipuinak
Idazlea: Xabier Etxaniz Rojo
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2010

Udaltzaingoaren auto batek kalea mozten zuen. Haren atzean, Ertzaintzaren auto andana. Are atzerago behinola auto bat izan zena. Handik metro batera estalki hori bat. Haren azpian gorpu txikitu bat. Huraxe zen ordu batzuk lehenago iruditutako eszenatoki makabroa, eta Iñaki demas izorratu zuen hutsik ez zuela egin ohartzeak. Inguruko etxeei erreparatu zien. Pertsiana gehienak jaitsita zeuden, eta une batez bere buruari galdetu zion ea noiz utziko zion kristalgintzak negozio bikain bat izateari. Gero jendeari erreparatu zion, plastikozko zinten atzetik jakinmina asetzen zuten pertsona haiei guztiei. Gero, txano baten azpian aurpegia estaltzen zuten ertzainei. Autotik atera gabe, Iñaki atrezzoari begira egon zen luzaroan.
Atrezzoari begira protagonistari ez begiratzearren. Bihozkadaren zama gainetik kendu nahian. Bihozkada gainetik kentzeko beldurrez. Eta pentsatu zuen miaketa egiten ari ziren txanodun horiengana joatea zeukala eta gorpu haren zatiak ezagut zitzakeela jakinarazi, txikitako lagun baten hatzak zirela biltzen ari ziren haiek.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Oso liburu interesgarria Xabier Etxanizek ekarri berri diguna. Hainbat narraziok osatzen dute liburua eta ia guztiak eder eta interesgarriak dira. Etxanizek maisuki garatzen du argumentua, irakurlearengan oso zapore ona utziz. Zaila da narrazio bat nabarmentzea, baina, egitekotan, zahar-etxe batean kokatzen dena azpimarratuko nuke. Beraz, oso gomendagarria liburu hau.