Izenburua: Sirena-hotsak
Idazlea: Xabier Etxaniz Rojo
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2013
Fabian Nikaraguatik iritsitako etorkin bat da. Bizitza aurrera atera nahian agure bat zaintzeko lana eskaini diote. Baina nor da agure hori? Hainbat istorio ezkutatzen ditu agureak eta istorio horiek eraganera eramango dute Fabian. Sarak aita zenak idatzitako liburu baten ale bat aurkitu du eta pentsatu du ilusio handia emango diola amari. Baina bertan aurkitu duenak iragan ezkutu batera darama Sara.
Andonik amets bat du aspalditik: NBAren partida bat ikustera joatea AEBtara. Eta hara joango da bere lagun Perurekin lantegian dena konpontzen den egunean. Ez du ematen, ordea, enpresako arazoek konponbide erraza dutenik.
Hiru adiskide. Gaztetan “Maiatz taldea” osatzen duten, baina urte asko igaro dira eta dagoeneko ez da ezer gertatzen. Oroitzapenak baizik ez. Ezkutaleku bat. Tren bat. Hiru buru-estalki. Zigarroen kea. Hamaikak eta bostean hasiko dira su-festak eta gaua beteko da sirena-hotsez.
Lau kontakizun, lau bidaia iragana eta oraina biltzen diren leku ilun ezkutu horretara.
Liburu interesagarria Xabier Etxaniz Rojoren azkena. Lau ipuin luze ditu eta denak dira onak, nahiz eta batzuk besteak baino hobeak diren. Niri asko gustatu zaizkit lehenengoa, non etorkin zaintzaile baten eta agure baten harremana azaltzen zaigun, eta hirugarrena, non Gasteizko langabe baten AEBtako abentura kontatzen digun Etxanizek.
Idazkera erraza eta zaindua da (nahiz eta New Mexico eta Nuevo Mexico idatzi, Mexiko Berria idatzi beharrean) eta irakurketa, eroso eta gozoa. Ondo pasatu dut liburu hau irakurtzen eta, ondorioz, gomendatu behar dut.
Beraz, guztiz gomendagarria da liburu hau.