Nik dauzkat aitonaren hortzak

1

Izenburua: Nik dauzkat aitonaren hortzak
Idazleak: Martin eta Xabier Etxeberria
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2008

Antonen aitona hil da. Aitonaren gorputza erre dute. Baina hortzak Antonek dauzka. Mesanotxearen gainean hasieran, baina gero motxilan sartu eta batetik bestera eramaten ditu, aitonak bere hortzen bidez berba egiten baitio. Antonen bizitzan hor dira beti aitonaren hortzak; eskolan, etxean, lagun artean. Azkenean, helduko zaie elkarri agur esateko unea; nork bere bidea hartu beharko baitu. Handik aurrera, aitona Antonen gogoan egongo da, eta handik hitz egingo dio. Etxeberria anaiek, Xabierrek eta Martinek, heriotzaren inguruan gogoeta egiten jartzen gaituzte Antonen eta bere aitonaren arteko pasadizoen, historioen eta abenturen bidez. Umorearen ikuspegitik heldu diote gaiari, naturaltasunez begiratzeko ahaleginean. Jokin Mitxelenaren marrazkiek ipuina edertzeaz gainera, kontalari ere badira, eta ipuinaren tonu eta erritmo umoretsu eta biziari maisutasunez eusten diote.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Deba 75.1

Aitona hiltzen da eta erraustu egiten dute, baina ingresatu zutenean bere hortzak ahaztuta geratu ziren mesanotxean. Aitonak hortzen bitartez ‘bizitzen’ jarraitzen du. Sekretu honen guztiaren jabe bere hiloba Anton da, baina ez dago lasai bere barnearekin. Horrez gain, aitonak gaiztakeriak egiten ditu, haurrak aitonari azken agurra emateko erabakia hartzen du eta hori bideratzeko modua prestatzen du. Guztiz sinbolikoa eta polita. Umeei bizitzako gauzak ulertzen laguntzeko modukoa.