Txoria nintzela

1

Izenburua: Txoria nintzela
Idazlea: Xabier Etxeberria
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2019

1980tik 90era doan hamarkadan zehar, Euskal Herriko edozein txokotan egon litekeen herri ertain batean, neska-mutil sorta bat, gero nerabe bihurtzen direnak eta geroago gazte. Elkarrekin txirikordatzen diren istorio hauetan umetako jolas ez beti inuzenteak ikusiko ditugu, norbere identitate sexualaren deskubrimendua, jaietako parrandak, oso lagunak ez diren adiskideak, politikak etsaitzen dituenak… Ipuin bizi eta arinak burutu ditu Xabier Etxeberriak, estilo, gai eta erritmo askotakoak, idazlearen esku trebearen erakusgarri. Umore oneko eta entretenigarri, batetik, baina itxura alai horren azpian mamia eta sakontasuna ere badutenak, bizitzan giltzarri diren kontuetan gizatasunezko jarrera bat adierazten dutenak.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Baleko liburua Xabier Etxeberriaren azkena. Zazpi ipuinek osaten dute liburua eta denak dira duinak eta irakurgarriak. Ume batzuen ingurukoak dira ipuin guztiak, eta nerabe eta gazte nola bihurtzen diren ikusten dugu liburuan zehar.
Azkar eta erraz irakurtzen da liburua eta ez naiz inoiz aspertu, alderantziz baizik. Ez da maisulan bat, egia da, baina une batzuetan ondo pasatzeko baliagarria bai behintzat.
Beraz gomendagarria da liburu hau.