Arantzak barrurantz

4

Izenburua: Arantzak barrurantz
Idazlea: Xabier Mendiguren Elizegi
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2014

Azken urteetan idatzitako bost kontakizun hauetan, nora ezean dabiltzan pertsonaiak marraztu ditu Xabier Mendigurenek, arantza zaharren bat atera behar dutenak edo bere baitako gabeziak nola izendatu ez dakitenak. Epika goitarrak bukatuak diren gaurko Euskal Herrian badirelako itxi gabeko zauriak, nonahi eta noiznahi bezala sentimenduz umezurtz diren gizon-emakumeak.

Subscribe
Notify of
guest

4 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Bost kontakizun dauzka Xabier Mendigurenen azken liburuak eta bostak ez dira, nire iritziz, maila berekoak.
Lehenengoa oso aspergarria iruditu zait; bigarrena, amaiera eskasekoa; eta bosgarrena, erdipurdikoa.
Hirugarren kontakizuna, “Orratzak” izenekoa, ordea, oso ona iruditu zait, eta bere amaiera, ustekabekoa.
Baina onena, zalantzarik gabe, laugarren kontakizuna izan da, liburuari izenburua eman diona, hain zuzen. Bikaina iruditu zait. Izan ere, torturak jasan zituen emakume psikologo baten sentimendu eta bizipenak maisuki azalduta daude kontakizun horretan eta amaiera ere aparta izan da.
Beraz, nahiz eta uste izan irregularra dela, merezi du liburua irakurtzea hirugarren eta laugarren kontakizunak irakurtzearren.
Ondorioz, ozta-ozta baina gomendagarria da liburua hau.

Gasteiz 9.5

Bost kontakizun ditu liburu honek. Gehien atsegin izan dudana ”Arantzak barrurantz” da. Eleberririk onenetan bezala, protagonista emakumezko bat da, nahiz eta gizonezko batek idatzi. Hori gertatzen da Flaubert-en “Madame Bovary”n, Clarin-en La Regenta”n eta Guy de Maupassant-en“Une vie”n. Gustave Flaubert-ek zioenez.”Madame Bovary, c’est moi” . Horrek esan nahi du: ”Bovary Andrea neu naiz”

Izan ere, kartzelan egon den emakume baten ingurukoa da. Berak tortura eta bortxaketa pairatu zituen ziegan eta orain bere ondorioak jasaten ari da, zeren eta psikologoarenera joan behar du, hainbesteko oinazea nozitu ahal izateko.

Lehenengo ipuina “Il viagggiatore pusillanime” izenekoa, Borgesen pertsonaia batekin hasten da. Bi zatitan banatuta dago. Alde batetik 1, 2, 3… atalak dauzkagu. Atal hauetan istorioa kontatzen digu Mendigurenek. Beste aldetik a, b. c…. kapituluak, non egileak hainbat hausnarketa egiten dituen. Testu guztiak gogorrak baino gogorragoak dira. Hau irakurtzean Jean-Paul Sartreren esaldia.”L’enfer, c’est les autres” = “Infernua, besteak dira”, ekarri dit gogora.

Ipuina oso esakune poetiko batekin bukatzen da.”Hilgo naiz ta edertasunak jarraituko dau lurrean”. Aipatzekoa uraren gaineko paragrafo hau ere: “Ura zen odola, ura giza hazia. Ur ginen Rafa eta ni, eta hoteleko maizter nahiz langileak oro, ura izan zen denbora hasieran, ura izango zen gu denok suntsitu eta gero ere, eta ur hartan urtu nahi nuen nik, behingo eta betikoz”.88. orrialdean

Bigarren atalean, protagonista jabetzen da minbiziak jota dagoela, baina duintasun handiarekin aurre egiten dio gaixotasunari.

Oso liburu beharrezkoa idatzi du Beasaingo egileak. Errazago izango litzateke beste gai leunago bati buruz idaztea. Hala eta guztiz ere, nahiago izan dut torturari, gaixotasunari eta heriotzari buruz hitz egin zezan. Zein ausarta!

Roberto

Politak iruditu zaizkit Mendigurenek liburu honetan ekarri dizkigunak. Batez ere, gustukoa dut haren estiloa, ura bezala daramazuna kontakizunean zehar. Istorioek badute mamia, eta amen batean irakurtzen dira. Luzeagoa ez izatea da pena bakarra.

Ea 83.1

Ipuin moduan hartu beharko duguz kontakizun hauek. Honela , ez beste eratan, ulertu ahal ditut bost kontakizunetan banatuta dagoen liburu honen pertsonai gehienen jarrerak.
Esango nuke egileak erakutsi nahi izan deuskula zein erabaki ez genuen hartuko aparteko egoera bat iritsitakoan.
Pertsonaiak euren iluntasun puntu bat modukoa daukate. Batzuen aurrerantz ihesaldia nabarmena da.
Arantzek barrurantz min eman ahal izango dute. Azala azpikoz gainera jarri eta barrura begira zitueen arantzek baliabide moduan jarri lagun hurkoaren aurrean. Jarrera horretaz dihardu liburuak.
Oso erraz irakurtzen da. Euskaraz irakurtzen lehenengo pausoak ematen dihardutenek ere moldatzeko modukoa.