Zu entzuteko gaude

2

Izenburua: Zu entzuteko gaude
Idazlea: Xabier Mendiguren
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2018

Bere seme elbarria hartuta, garai batean bertan behera utzi zuen Jean-Marcengana joango da Irati, barruko harra isildu nahian. Edurnek bikotea eta lana galdu ditu, eta mareak hondartzan utzitako enborrak erreskatatzen ditu eskultura bihurtzeko, kaosa ordenatzeak bere bizitzari zentzua emango diolakoan. Bertak desesperatutako jendearen telefonodeiak aditzen egiten du lan, baina nori kontatuko dizkio berak bere minak? Hiru emakume protagonista, hiru ipuinez osaturiko triptikoa, egungo gizartea astintzen duten hainbat gai eta gaitz erdigunean jartzen dituena: bakardadea, menpekotasunak dituztenen zaintza eta horrek ekar dezakeen sakrifizioa, bizitzari zentzurik aurkitu ez eta suizidioaren aukera… Zikinkeriak pilatu ohi diren alfonbra azpia altxatuko bagenu bezala, agerian geratuko dira ate osteko sekretuak, nori kontatu ez dakigun aitortzak, isilpeko erruak.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Xabier Mendigurenen azken liburua irakurri berri dut eta ez dut gozatu irakurketarekin. Mendiguren nire idazle gogoenetariko bat da baina liburu honekin ez du asmatu. Hiru ipuin ditu liburuak eta balekoak direla esango nuke, baina gehiagorik ez. Lehenengo ipuinaren argumentua da gehien gustatu zaidana, baina ezin dut esan ipuina borobila denik. Zer edo zer falta zaio bikaina izateko. Beste bien argumentua kaskarragoa da eta irakurketa amaitzerakoan hasieran bezala geratu naiz. Ondorioz, ezin dut gomendatu liburu hau.

Gasteiz 9.5

Betidanik Xabier Mendigurenen liburuak irakurtzea atsegin izan dut. Aspaldi hainbat eleberri irakurri nuen, besteak beste ”Arantzak barrurantz”, “Errautsen distira”.

Hiru ipuin ditu ‘Zu entzuteko gaude’ izeneko liburuak. Nahiz eta Xabier gizona izan, protagonista guztiak emakumeak dira. Gehien gustatu zitzaizkidanak lehenengoa eta bigarrena dira, original samarrak iruditu zitzaidalako.

Lehenengo istorioa, Donostian eta Frantzian, La Dordognen hain zuzen ere, gertatzen da. Aipatzekoa izango litzateke 55.orrialdean azaltzen den esaldi hau. “Mundu honetan pertsona bakoitza da bat eta bakarra. Inor ez da inoren jarraipen, inor ez da inoren ordezko”.

Bigarrenean, hasieran hondartzaren gainekoa dela ematen du, baina irakurtzen den neurrian, sakonagoa da. Bi txakur ageri dira: Simone et Violette, Simone de beauvoir eta Violette Leduc-en omenaldi gisa. Detaile polita!

Hirugarren ipuinak ”Zu entzuteko prest” delakoak, eleberriaren liburua bezala, ez ninduen harrapatu. Apika bi aldiz irakurri behar izango nuke.

Dena den, ipuin hauek irakurtzeko gomendatuko nizueke, batez ere udan, erraz irakurtzen delako eta zirrara berezia uzten delako.