Hondamendia

2

Izenburua: Hondamendia
Idazlea: Xabier Montoia
Argitaletxea:Elkar
Urtea: 2015

Hondamendia deitzen da Xabier Montoiaren ipuin liburu berria, eta izenburuko horixe da, hain zuzen, bilduma osatzen duten istorio guztiak biltzen dituen sentipena: txikizioa eta gainbehera. Hiru partetan dago zatituta: Hitzaurrea deritzan lehenengoan, planetaren historian zehar, une eta leku jakinetan gertaturiko deskalabruak kokatzen zaizkigu: Adam eta Eva Paradisuko baratzetik egotzi ostekoa, Erdi Aroko izurriak, XX. mendeko totalitarismoek ekarritako zoritxarrak, lehergailu atomikoaren ingurukoak… Etorkizun zoragarri honetan izeneko bigarren atalean, gaur egun kokaturiko hondamenak agertzen zaizkigu, guztiz giro desberdinetan. Betiko gaua du izena akabukoak, eta etorkizun hurbil nahiz urrun batean irudikaturiko amesgaiztoak aurkituko ditugu bertan.

 

 

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Eibar 101.1

Gogoko izan ditut Xabier Montoiaren ipuinak eta hemen erronka mantentzea lortzen du, baina justuxeago. Bere ipuinak ez dira sabel guztierarako, nahiko ilunak izaten baitira, eta hemen ere etorkizun beltzak islatzen ditu. Ez da depresiboentzat.

Bilbo 54.3

Aspertu naiz Xabier Montoiaren azken liburuarekin. Hainbat ipuinekin osatutako liburu honek ez nau betere harrapatu eta asko kostatu zait amaitzea, liburua berriro hartzeak nagikeria sortzen zidalako.
Ipuinen artean ez nuke batere salbatuko, denak maila berekoak baitira eta, beraz, denak aspergarriak.
Ondorioz, ezin dut gomendatu liburu hau eta penaz esaten dut, Xabier Montoia euskal idazlerik onenetarikoa baita.
Ea hurrengoan!!!