Izenburua: Zazpi gurutzeak
Idazlea: Yolanda Donis Manterola
Argitaletxea: Dakit
Urtea: 2024
Bere ama hil ondoren Anne Basterretxea Kortaburu Irubidera dator. Kazetaria da, eta lan egiten duen aldizkariak erreportaje bat egiteko eskatu dio, taldean euskaraz dakien bakarra delako. Horixe da jende aurrean, aitzakia gisa, esan behar duena. Bere Mountain Hometik —Idahotik— Euskal Herrira datorren lehen aldia da. Egiten ari den hegaldian gogoratu du amaren armairuan aurkitu zuen Vasquitos y nesquitas izeneko gozokien metalezko kutxatxoa, non, barnean gordeta zeuden argazkiak. Eta, behin eta berriro, etortzen zaizkio burura une hartan sortu zitzaizkion galderak: «Ama, zergatik ez zenidan zure familiaz ezer azaldu? Zer ezkutatu nahi izan duzu?»
Aia eta Zarautz artean, Laurgain auzotik gertu, dagoen Irubide herrian amak ezkutuan gorde nahi izan zuen gurutzeen zergatia ezagutuko du. Zer gertatu ote zen?