Iris 22

1

Izenburua: Iris XXII
Idazlea: Yurre Ugarte
Ilustratzailea: Julen Ribas
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2023

Kateaturiko hondamendi multzoen ondotik, XXII. mendean, Numun gizartea sortu dute kokaleku ezezaguneko irlan, landare luminiszenteen argitan. Iraganetik kutsadura, plastikoak eta liburu batzuk besterik ez zaie iritsi. Greta Kik ezkutatu egiten du eguzki haziak dituela malkoetan, suninsider deitzen duten horietako bat dela. Baina Max Serekin eraiki du loetxea, eta ezinezkoa zaio sekretua gordetzen jarraitzea. Max Sek hura bezalako guztiekin esperimentuak egin nahiko ditu, eta Greta beldur da, atzera hondamendira itzuliko ote den beldur. Batzuk arbasoen ondare natural eta kulturala berreskuratzen eta gordetzen saiatzen diren bitartean, beste batzuk bizitza luzatzeko asmakizunean dabiltza, post-hondamendiko salbatzaile asmoz; eta, tartean, Iris umea, haur jolasetan. K.o. XIV. mendean Dante Alighierik idatzitako Jainko antzerkiaren pasarteek protagonista interpelatzen duten bezala, irakurlea ere ez da epel geratuko hondamendiak utzitako arrastoei segika.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Gasteiz 9.5

Iris XXII eleberri grafikoan 2106. urtean gertatzen den istorio distopikoa kontatzen zaigu. Numun delako Irla batean bizi dira Greta, Max asmatzailea eta Iris haurra. Denbora saltoen bitartez irla horretara nola heldu garen azaltzen dugu.

‘Infernua XXII’ kantua, XIV. mendean Dante Alighierik idatzitako Jainko antzerkiaren pasarteek protagonista interpelatzen dute, aitzakia horrekin agertzen dira komikian, tonu sakonagoa emanez.

Komiki batean, istorioa ez ezik, marrazkiak ere garrantzitsuak dira. Iris XXII.aren diseinua oso marrazki adierazkorrez osatuta dago. Kolorea oso bizia da eta irudiek indar handia dute. Argudioa eta diseinua ezin hobeto osatzen dira. Hori funtsezkoa da nobela grafiko batean.

Denbora jauziak direla eta, batzuetan zaila egiten da istorioa jarraitzea, baina irudiei esker Yurre Ugartek eta Julen Ribasek kontatu nahi izan digutena ulertzen da.

Igande arratsalde euritsu batean irakurtzeko eleberri grafiko bikaina.