Izenburua: De rerum Natura 6
Egilea: Patxi Huarte “Zaldieroa”
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2015
Patxi Huarte “Zaldieroak” eguneroko errealitate aldakorrari txinpartak ateratzen jarraitzen du, bere sormen beti bizi eta sentsibilitate erneari esker: kultura, politika, erlijioa, gizartea, hizkuntza… edozer izan liteke gogoeta harrigarri, dibertigarri edo hunkigarri baterako bide. Gainera, azkenaldian, bere asmamenari talde-lana erantsi dio, twitter-en ikusitako ekarpenik interesgarrienak marrazki bihurtzen baititu, euskaldunen auzolanaren adibide ederra ekarriz.