‘Literatura Unibertsala’ bilduma osatzen jarraitzeko bigarren deialdia deitu du EIZIEk

0

Proiektuak aurkezteko epea irailaren 23an amaituko da

EIZIE elkarteak Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko 2021eko bigarren deialdia egin du. Hiru obra hautatu dituzte, eta jatorrizkoen laginak EIZIEren atarian jarri dituzte eskura:
– Leonardo Sciacia, Todo Modo.
– Amos Oz, מיכאל שלי‎ (Michael Sheli) / My Michael / Mi querido Mijael / Mon Michaël…
– Marina Tsvetaieva,  Mon frère féminin: Lettre à l’amazon.

Interesdunek eskura jarritako testuaren itzulpena (lau kopiatan) aurkeztu behar dute, ezizen batekin. Proiektuak aurkezteko epea irailaren 23an  amaituko da, eguerdiko 12:00etan, eta lanak EIZIEren egoitzan aurkeztu behar dira: Zemoria 25, behea – 20013 Donostia. Postaz edo mezulariz bidaliz gero, Literatura Unibertsala lehiaketarako dela adierazi behar da gutun-azalean.

Hiru lagunek osatuko dute epaimahaia, jasotako itzulpenak aztertu eta esleipena egiteko. Itzulpengintzaren munduan aitorturiko gaitasuna eta prestigioa duen pertsona bana izendatuko dute Eusko Jaurlaritzak, itzulpenok argitaratuko dituzten argitaletxeek, eta EIZIE elkarteak. EIZIEk idazkari bat ere izendatuko du, hizpiderik eta botorik gabe arituko dena. Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da.

 

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments