Alaine Agirre eta Leire Vargas saritu dituzte Irun Hiria Sarietan

0

Agirrek euskarazko eleberrigintzan irabazi du ‘Karena’ nobelarekin, eta Vargas olerkigintzan gailendu da ‘Dena ametsa den irudipena’ olerki-bildumarekin

Irun Hiria Kutxa Literatura Sarien 44. edizioan Alaine Agirrek irabazi du euskarazko eleberrigintzari dagokion saria ‘Karena’ nobelarekin. Amatasunari lotutako hainbat tabu lantzen ditu Bermeoko idazleak lan horretan. Euskarazko olerkigintzari dagokion saria, berriz, Leire Vargasentzat izan da, ‘Dena ametsa den irudipena’ lanarekin. Gaztarotik helduarorako transizioan kokatzen du durangarrak bere olerki-bilduma.

Gaztelaniazko eleberri onenaren saria Daniel Franco andaluziarrak eskuratu du ‘Historia provincial de la infamia’ lanarekin; eta olerkian Pablo Luque madrildarra saritu dute ‘Greenwich’ lanagatik.

Eleberriaren ataleko irabazleek 25.000 euro eta trofeoa jasoko dituzte, eta olerkian sarituek 15.000 euro eta trofeoa.

Inoizko parte-hartzerik handiena izan du Irun Hiria Kutxa Literatura Sarien 44. edizioak. 1.675 lan aurkeztu dira guztira; 2019ko edizioarekin alderatuta, eta kopuru osoari dagokionez, 1.103 lan gehiago izan dira.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments