Xabier Lete Poesia Sarirako lanak aurkezteko epea zabalik dago abenduaren 5era arte

0

EPAIMAHAIAREN ERABAKIA 2022KO MARTXOAN JAKINARAZIKO DA ETA SARIDUNAK 12.000 EURO JASOKO DITU

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak 2021eko Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Sariaren deialdia ireki du, abenduaren 5era arte zabalik egongo dena. Parte-hartzaile bakoitzak lan bat edo gehiago aurkez ditzake, beti ere euskaraz idatzitako lan original eta argitaragabeak diren heinean. Gutxienez 500 bertso lerro izan behar dituzte eta aurreko bost edizioetan irabazle izan direnek ezingo dute lanik aurkeztu. Lana helarazteko bide telematikoa erabiliko da soilik, Gipuzkoako Foru Aldundiak preseski horretarako sortu duen ‘Nazioarteko Poesia Sariak’ webgunearen bitartez.

Epaimahaiaren erabakia 2022ko martxoan jakinaraziko da eta sarituak 12.000 euro jasoko ditu.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments