Joxe Mari Berasategik eta Maialen Berasategik irabazi dute Zaitegi saria

0

Nobel saridun izendaturiko Abdulrazak Gurnah idazle tanzaniar-britainiarraren Paradise eleberria euskaratu beharko dute itzultzaileek

Joxe Mari Berasategi Zurutuzak eta Maialen Berasategi Catalánek aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkarrek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzaz antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Joannes Jauregik, Ana Isabel Moralesek eta Garazi Ugaldek osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko lan guztien artean hautatuta. Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Abdulrazak Gurnah idazle tanzaniar-britainiarraren Paradise eleberria euskaratu beharko dute itzultzaileek, eta 2022 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments