Parte-hartzaileek uztailaren 10era arte izango dute euren poema sortak aurkezteko aukera
Arabako Foru Aldundiak Ernestina de Champourcin poesia lehiaketarako lana aurkezteko epea zabaldu du. Lehiaketa honen helburua literatura sorkuntza sustatzea da, baita ahots poetiko berriak edo sendotze bidean daudenak aurkitzea ere; aldi berean, 27ko belaunaldiko kide izan zen eta bere bizitzako lehen urteetan Gasteizekin lotura handia izan zuen Ernestina de Champourcin poeta gogorarazi eta goraipatu nahi dute. 2000 euroko sari bakarra emango dute hizkuntza modalitate bakoitzean.
16 urtetik gorako herritarrek har dezakete parte lehiaketan. Poema sortek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. 500 bertso izan behar dituzte gutxienez eta 700 gehienez, inprenta tipografiaz idatziak (arial 12 edo antzekoa), tarte bikoitzean, eta egileak askatasun osoa izango du estrofei, neurriari eta errimari dagokienez.
Lanak aurkezteko epea uztailaren 10ean amaituko da, Ernestina de Champourcinen jaiotze-egunean, hain zuzen ere.
Xehetasun gehiago hemen aurki daitezke.
Eskerrik asko