‘Antzerkia idatzi’ eta ‘Idazlearen esperientzia’ moduluetarako izen-ematea zabalik

0

Xabi Lopez Askasibarrek zuzenduko du lehena, eta Karmele Jaiok bigarrena; martxoaren 15ean eta 22an emango zaie hasiera.

Martxoaren 15ean hasiko da Bergarako Idazle Eskolan ‘Antzerkia idatzi’ modulua. Xabi Lopez Askasibarrek zuzenduko du eta lau saio izango dira, martxoaren 15etik apirilaren 5era; lehen edota bigarren mailan eman ahal izango da izena.

Karmele Jaiok zuzenduko duen ‘Idazlearen esperientzia’ modulua, berriz, martxoaren 22tik apirilaren 12ra burutuko da, 12:10etik 13:40era (azken egunean izan ezik, egun horretan Amaren eskuak liburuaz eta filmaz ariko baita idazlea). Modulu honetan bere liburuez (Hamabost zauri, Ez naiz ni), zutabegintzaz eta aipaturiko Amaren eskuak lanaz hitz egingo du Jaiok.

Bergarako Udalaren laguntzarekin antolatu dira modulu hauek; hortaz, matrikularen ordainagiria udaletxera bertara eraman daiteke. Karmele Igartua bekan 2013ko eta 2012ko edizioetan parte hartu zuten Idazle Eskolako ikasle ohiek ez dute matrikularik ordaindu beharrik izango.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments