‘4 liburu, 4 idazle, 11 irakurle’ Zarautzen maiatzaren 31n

0

Ana Malagonekin, Ana Jakarekin, Iñigo Aranbarrirekin eta Iñigo Errastirekin solasaldian aritzeko aukera izango dute bertaratzen diren irakurleek. Musika plazan jarri da hitzordua, goizeko 11:00etan

Literaturiaren baitan 4 liburu, 4 idazle, 11 irakurle irakurle-talde kolektiboa egingo da maiatzaren 31n, larunbatarekin, Zarautzen, 111 Akademiak Literaturiarekin elkarlanean antolatuta. Euskal irakurle guztiei egin zaie larunbat goizean Zarautzera bertaratzeko deia. Hala egiten dutenek, honako liburu hauen inguruko solasaldietan parte hartzeko aukera izango dute, beraiek hautatzen dutenaren inguruan:

– Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen. Iban Zalduak gidatuko du solasaldia.

– Ana Jakaren Ez zen diruagatik. Itxaso Martinek gidatuko du solasaldia.

– Iñigo Aranbarriren Apirila. Mikel Elorzak gidatuko du solasaldia.

– Iñigo Errastik euskarara ekarritako Frankenstein. Txerra Rodriguezek gidatuko du solasaldia.

Esanda bezala, egileak gurekin izango ditugu eta irakurle bakoitzak hautatu ahal izango du zein solasalditara gerturatu nahi duen. Hitzordua, goizeko 11:00etan Zarauzko Musika plazan.

Ekimen honen ostean, beste hainbat ekitaldi izango da Zarautzen Literaturiaren baitan. Hemen horien guztien berri.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments