Jon Zabaletaren lanak ikusgai Aieteko Ilustratzaileen Txokoan

0

Martxoaren 22ra arte egongo da erakusketa zabalik

Jon Zabaletaren lanak ikusgai daude Donostiako Aieteko kultur etxeko Ilustratzaileen Txokoan. Armairu itxurako gunea da Ilustratzaileen Txokoa, eta beste hainbat egileren lanak ere ikusgai izan dira bertan: Iban Barrenetxea, Edier Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena eta Estibaliz Jalon. Zabaletaren lanak martxoaren 22ra arte egongo dira ikusgai.

Jon Zabaletak Dabilen Elea saria jaso zuen pasa den abenduaren 18an, Euskal Liburuaren Gauaren baitan. 1950ean Hernanin jaioa, 100 liburu baino gehiago jantzi ditu irudiz. Haur literaturarekin lotura estua izan du, baina komikigintza, zinema-esperimentalean eta mimo ikuskizunetan ere lanean jardundakoa da. Diskoetako azalak ere makina bat egin ditu.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments